viernes, 2 de diciembre de 2016

Errekurtso digitalak

Kaixo!

Gaurkoan Lehen Hezkuntzako ikasgelan erabili daitezkeen hainbat errekurtso digital zuekin partekatuko ditut. Gaur egun beharrezkoa da errekurtso digitalak ezagutzea, izan ere, era digitalean bizi gara. Ikasleek trebetasun izugarria erakusten dute alor honetan oso txikiak direnetik, eta irakasleak haien beharrizan eta ezaugarriei egokitzeko prest egon behar dira. Hortaz, ezinbestekoa da ikas-irakas prozesua aberasgarriagoa eta interesgarriagoa izateko, errekutso digital hauek ezagutzea, eta animatu izan ez gero, erabiltzea. 

Esan bezala, hainbat errekurtso digital erabili daitezke, hala ere, nik horietako batzuk bakarrik aipatuko ditut. Horretaz gain, aipatzekoa da, eskolan lantzen den edozein irakasgai edo eduki lantzeko balio dituzten errekurtsoak direla: matematikan, gizarte hezkuntzan, natur zientzietan, e.a. 


EDUCAPLAY.pngIkasgelan erabiltzeko proposatuko dudan lehenengo baliabidea Educaplay da.  Educaplay "adrformacion"-ek jarduera interaktiboak sortzeko garatutao proiektua da, eta gutxi gutxika toki erreferentea bihurtu da, bai jarduerak sortzeko bai hezkuntza arloko edozein irakasgai buruzko material didaktikoa eskuratzeko. Plataforman eraikitzen diren materialak online dira, eta plataforman gordetzen dira ondoren beste erabiltzaileekin konpartitzeko asmoz. 

Beraz, Educaplay plataforma bat da hezkuntza arloko multimediazko jarduerak sortzeko. Emaitza erakargarria eta profesionala lortzen da, eta jardueren artean mapak, asmakizunak, gurutzegramak, elkarrizketak, diktaketak, hizkiak edo hitzak antolatzeko edo erlazionatzeko jarduerak, letra sopak eta testak aurki daitezke. Gainera, norberaren blogean edo web orrialdean prataforman sortutako jarduerak txertatzeko aukera eskaintzen du. 

Educaplay erabiltzeko garrantzitsua da irakasleak irudimena piztea, eta ikasleekin landu nahi diren edukiak kontuan izanda, jarduera anitzak sortzea. Horrela, ikasleak modu entretenigarri eta motibagarri batean ikastea ahalbidetzen da. 

Laburbilduz, hezkuntzako edozein irakasgaitan erabili daitekeen plataforma da, izan ere, irakasleak askatasuna du multimediazko jarduerak sortzeko orduan: bai jardueraren gaia aukeratzeko bai jarduera mota aukeratzeko.

Hona hemen Educaplay plataforman aurki daitezkeen jarduera motetako batzuk: 



letra de sopa.JPGcrucigrama.JPG

mapa.JPG


Interesgarria da ezagutzea ere, zeintzuk diren plataforma honen onurak:

  • Modu erraz eta intuitiboan erabili daiteke.
  • Sarbidea unibertsala da.
  • Erabiltzaileek ez dute haien ordenagailuan inolako programarik instalatu behar.
  • Dohakoa da, hau da, ez du inolako kosturik.
  • Edukiak hiru hizkuntzatan eskaintzen dira: gazteleraz, ingelesez eta frantzesez.
  • Jarduerak sortzeko askatasuna dago.
  • Argazki-irudiak eta audioak txertatu daitezke.

Plataforma ezagutzeko edo erabiltzeko hone hemen linka:



Bigarren aurkeztu eta azalduko dudan errekurtso digitala Glogster da. Glogster online aurkitzen den aplikazioa da, Web 2.0 belaunaldiko tresnetariko bat alegia. Online izatean ez dago deskagatu edo instalatutako programa baten beharrik. Honela, Internetaren baitan dagoen espazio birtualetan lan egiten da eta bertan egindako guztia online gordetzen da.

Aplikazioa posterrak formatu digitalean egiteko erabiltzen da, beste programa batzuen antzera, irudiak, grafikoak eta abar sartzeko aukera ematen duelarik.

Gau egun, Gloster programaren bi bertsio aurki daitezke. Hona hemen linkak:








Gloster aplikazioak, Educaplay plataformak bezala, hainbat onura ditu:
  • Espezifikoa izatea, hau da, berezki posterrak egiteko pentsatutako programa denez, horretarako tresna egokiak ditu diseinua aurrera eramateko.
  • Erabiltzeko erraza da. Funtzionamendu intuitibo samarra du eta edozein tresna erabiltzerako orduan jarraibideak agertzen dira pantailan.
  • Formatu digitala denez, probak egiteko aukera ematen ditu, zuzentzeko, eransteko, ezabatzeko, ... Horrez gain, irudiak, argazkiak eta bideoa txerta ditzakegu.
  • Online izatea. Aplikazioak estekak sortzeko aukerak ematen ditu, izan ere, posterrak blog, wiki eta web-etan erabiltzeko.
Hona hemen Glogsterren sortu daitezkeen poster adibide bat, zeinetan substantiboa lantzen den:






Hirugarren eta azkenik, Scratch aplikazioa dakart. Scratch informatika-aplikazio bat da nagusiki haurrei zuzendua, interfaze grafiko sinple baten erabileraren bitartez ordenagailuen programazioaren kontzeptuak esploratzea eta saiakuntzak egitea baimentzen duena.

Scratch izena scratching-aren teknikatik eratorria da, eta hizkuntzari zein haren aplikazioari dagokio. "Scratching" musikalaren antzekotasuna piezen berrerabilpen errazean datza: Scratchen objektu guztiak, grafikoak, soinuak eta komandoen sekuentziak modu errazean inportatu ahal dira programa berri batean eta hainbat eratan konbinatu daitezke, hasi berriei emaitza azkarrak lortu eta gehiago saiatzeko eragiten diena.

Laburbilduz, programa programatu, sortu eta jokatzeko erabili daiteke.

Scratch-eri buruz gehiago jakiteko lehenengo linkan informazioa aurki dezakezu, eta bigarrenean, aldiz, progamara bertara sartu zaitezke:





No hay comentarios:

Publicar un comentario