jueves, 1 de diciembre de 2016

Copyright?

Kaixo!

Gaurkoan gai interesgarriaria eta baliagarria dakart. Zenbat alditan bai irakasleek bai ikaskideren batek esan dizu irudi edo argazki zehatz bat ezin dela lanean erabili copyright-a duelako? Eta, egoera horren aurrean, zenbat alditan gelditu zara zer egin jakin gabe? Ba gaur galdera guzti hauen erantzuna dakart, izan ere, copyright-a ez duen materiala edo behintzat konpartitzeko eskubidea ematen duten materiala non aurkitu ahal duzuen azalduko dut.  


Alde batetik, Creative Commons (CC) erabili dezakezu. CC irabazirik gabeko erakundea da, eta informazioaren, errekurtso edukatiboen, obra artistiko eta zientifikoen eta beste hainbaten hedatzea errazteko, autoreen eskuetan baimen malguak eta herramienta teknologikoak errazten dituen web-gunea da.




Beste alde batetik, gaur egun ezaguna ere dena, Flickr da. Flicker web-gune bat da, zeinetan linean dauden argazkiak eta bideoak Internet bidez biltegiratu, ordenatu, bilatu, erosi edota konpartitu daitezke. Erabiltzaileen komunitate bati esker sortuta dago, izan ere, erabiltzaieek konpartitzen baitituzte beraiek sortutako argakiak eta bideoak.


Espero dut bai Creative Commons bai Flickr web-guneak baliagarriak izatea zuen hurrengo lanetarako, izan ere, kontuan izaten ez dugun elementua baita argazki edo irudien copyright-a, eta beraz askotan baimen gabe erabiltzen ditugu. Baina zaindu eta ezagutu behar den elementua da. Oraindik aurrera ez dugu inolako aitzakiarik copyright gabeko materiala erabiltzeko. 


Link interesgarriak:







No hay comentarios:

Publicar un comentario