miércoles, 9 de noviembre de 2016

Hezkuntza 3.0

Kaixo!

Gaur klaseko lan bat partekatuko dut. Lanean errealitate handitzaileko edukiak sortzeko hainbat erreminta ezagutzera emango dizuet, eta erraminta horiek nola erabili ere azalduko dizuet. Amaieran, aipatutako bost erremintatik bi aukeratu eta bakoitzarekin jarduera bana proposatuko dizuet. 

Espero dot interesgarria eta baliagarria suertatzea!




ERREALITATE HANDITZAILEA SORTZEKO TRESNAK

Ikasgelan errealitate handitzailearen teknologia gero eta gehiago erabiltzen den tresna da. Tresna honek ikasleen pertzepzioa, interakzioa eta ikasketa sustatzen du. Irudi errealak eta irudi birtualak nahasten diren edukiak sortu nahi badira, hurrengo erremintak erabili daitezke:

Aumentaty Author

Erreminta hau Windowseko ordenagailuentzat sortu da eta aipagarria da bere sinpletasunagatik. Lehenik eta behin, 3D formatuan hainbat aplikazioei (Timble Sketchup edo Autodesk 3ds Max) esker sortutako modeloak inportatu  behar dira, edo modeloak Googleko 3D galeriatik ere deskargatu daitezke. Ondoren, modeloak programak dituen marka klasikoetara arrastatu behar dira eta automatikoki estekatu egingo dira. Azkenik, Aumentatity Viewer ikuskatzaileari  esker egindakoa ikusi eta konpartitu daiteke.

ARCrowd


Plataforma bat da eta doako kontu bati esker funtzionatzen du. Plataformaren Web Orrialdean azkeneko asteetako lan ospetsuenak erakusten dira, eta esploratzeko eta erabiltzeko baimena dute. Zuzenean nabigatzailetik erabiltzen da, hau da, ordenagailuan ez da inolako programarik instalatu behar. Plataforman sortzen diren eduki guztiak sare sozialetan konpartitu daitezke, hala nola: Twitter, Facebook, Google Plus, Whatsapp eta posta.

ZooBurst


Erreminta honek 3D formatuko liburu sinple eta dinamikoko sortzeko eraiki da. Liburuak sortzeko egin beharreko bakarra izena ematea eta liburuaren osatzearekin hastea da. Web Orrialdeak modu askean erabiltzeko 10.000 irudiko datu basea du. Hala ere, irudi propioak erabiltzeko aukera ere badago. Obra amaitzen denean liburua errotatu, angelu desberdinetatik begiratzeko ahalmena edota pertsonaien gainean `click´ egin eta beraien historia ezagutzeko aukerak gehitu daitezke. Kontu basikoa sortzea doakoa da, baina,  premiun kontu bat sortzeko aukera ere badago.

LayAR


Errealitate handitzaileko edukiak sortzeko tresna da. Modu sinplean funtzionatzen du: elementu digital interaktiboak arrastatzean. Elementu horien arean bideoak, musika, argazki aurkezpenak, Web Orrialdeak eta sare sozialeko estekak bezalakoak aurki daitezke.




Aurasma


Irudi, objektu edo leku bakoitzak bere aura propioa izan dezake; horrela izendatzen dute sortzaileek errealitate handitzailearen esperientzia. Ikasgelan ikasleek beraien aura propioa sortu dezakete, eta aura horri eduki digitalak erantsi.





Azaldutako baliabideak kontuan izanda, bi erreminta ezberdin aukeratu ditut jarduerak sortzeko. Alde batetik, LayAR erraminta, eta beste alde batetik, aurasma. 

Lehenengo jarduera Bilboko Guggenheim museoa ezagutzean oinarrituko da. Horretarako ikasleei hurrengo irudia erakutsiko zaie. Bakoitzak bere mobilean LayAR aplikazioa jaitsi beharko du eta ondoren argazkia eskaneatu. Argazkia eskaneatu ondoren, bertan Bilboko Guggenheim museoari buruzko beharrezko informazio guztia agertuko da. Ikasleek informazioa trasteatu beharko dute. Hona hemen eskaneatu beharreko irudia:





Bigarren jarduera, esan bezala, aurasma erreminta erabiliz sortu da. Kasu honetan, ikasleekin ugaztunak lantzea da helburua. Horregatik, ugaztunen irudi bati bideo bat estekatu zaio. Ikasleek irudia eskaneatzen dutenean irudiari estekatutako bideoa agertuko zaie. Irudia eskaneatzeko aurretiaz aurasma aplikazioa deskargatuta izan beharko dute, eta irudia eskaneatu aurretik kontu hau jarraitu: Naia26.




Hemen interesgarriak izan daitezkeen estekak uzten dizkizuet:
- Educación 3.0
- LayAR
- Aurasma

No hay comentarios:

Publicar un comentario